XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10.6.- UGAZTUN LURTARRAK:

Ehizarako duten balioagatik batzutan eta, zenbait ugaztunek soroetan, abeletxeetan eta abarretan egin ohi dituzten kalte eta sarraskiengatik bestetan, historian zehar sarri ibili izan da gizakia ugaztunen atzetik.

Horietako batzuk otsoa (Canis lupus), gure lurraldean lehen bizi arren egun erabat desagertuta dagoena, noizbehinkako agerpen batzuk kenduta, eta hartz arrea (Ursus arctos) ditugu, azken hori Nafarroako Erronkari Haraneko edo Zuberoako ekialdeko inguru batzutara noizean behin baino hurbiltzen ez dena.

Bernako Hitzarmenari Estatu espainiarrak egin zizkion erreserbetariko bat otsoaren egoera da hain zuzen, zorrozki babesturiko espezietzat hartzetik babestutako espezie gisa izatera pasa bait zuten, babespen erreala jaitsita.

C. NORES ampamp; V.M. VAZQUEZ (1987) egileak zuzen ari dira hau esatean (hitzez hitz itzulia): talde horrentzat (ugaztunentzat) Estatu espainiarrean egin den lehenengo lege-aipamena 1970.eko Ehiza-Legea izan da.

Taldea osotasunean hartuta espezie ehizagarritzat hartzen du, eta bitxia dirudien arren, espezie horiek babesteko modu bat izan daiteke, izan ere, ehiza-faunaren alde finkatzen diren debekaldiak eta gainerako mugapenei buruzko Agindu Nagusiak mesedegarri baitzaizkie.

1970.eko Ehiza-Legearen ondoren, beste zenbait xedapen sortu ziren, hala nola, 7 ugaztun, 44 hegazti eta 3 narrasti-espezie babesten zituen 2573/1973 Dekretua; eta ugaztun, hegazti, narrasti eta anfibio ugari zorrozki babestutako basa-faunaren espezie bezala hartu zituen 3181/1980 Errege-Dekretua.

Azken hori nabarmenki aurrerakoia eta babeszalea izan zen.

Gaur egun ez daude indarrean ez bata ez bestea.

Igaraba arruntaren (Lutra lutra) presentziaz Gipuzkoan izan ohi diren aipamenak gaur egunera eramanez gero, beren fidagarritasunez zalantza egiten dugu.

Hala ere, fauna gipuzkoar gisa onartu dugu azkenik, aipaturiko erreserba ahantzi gabe.

Orein arrunta (Cervus elaphus) duela gutxi Gipuzkoako zenbait naturgunetan Aldundiak birsartu egin duen bitartean, Euskal Herriko hegoalde eta ekialdetik etorritako oreinen ustegabeko sarrera somatu da euren marrua entzundakoan.